L1BREC0N 2020ko gai nagusiak:

ZIBERSEGURTASUNA

Enpresen zaurgarritasuna, etxeko sareak eta gailu pertsonalak nabarmen areagotu dira. Ezagutu ziberreraso-arriskuak murrizteko gakoak.

LAN EGITEKO EREDU BERRIAK

Digitalizazioaren abiada biziak eragina du bai jardunaren berezko prozesuetan, bai osasunarekin lotutakoetan, bai enpresaren eta langileen arteko harremanetan. Telelanaren Lege berriaren ekarpenak.

ADMINISTRAZIO PUBLIKOA

Administrazio Publikoaren eraldaketa-prozesuak herritarrengana hurbiltzeko. Administrazioan izapideak sinplifikatzen laguntzen duten kasu praktikoak.

OPEN INDUSTRY 4.0

Laugarren Industria Iraultza azkartzeak aldaketak eragin ditu jarduteko modu tradizionaletan eta enpresen eta bezeroen arteko harremanean. Gaitasun berriak eta enplegu berriak sortuko dira.

URRUTIKO HEZKUNTZA

Hezkuntza digitalerako eskubidea, premia bereziak dituzten ikasleak artatzea eta hezkuntza digitala gizartearen zerbitzura dagoen egiturazko tresna gisa.

OPEN ETA TECHIE TRESNAK

Teknologia irekiek tokian tokiko ekonomiak eta lurraldeen aberastasuna sustatzen dituzte. Sektore teknologiko indartsua izatearen garrantzia.

Blog

Eman izena gure newsletterrean. Izan ezazu L1BREC0Nen albiste guztien berri

Institutional partners

Media partners: